ELEKETA Erakusketa

CM2-ko elebidun ikasleak mediatekara joan dira ELEKETA erakusketa ikustera: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa da eta, hor bereziki, Hazparne lurraldeko lekukotasunak entzungai ziren.

Ahozko oroimenen bidez, belaunaldien arteko transmizioa lantzen da. Gai desberdinak aipatuak dira, hala nola zapatagintzaren industria, bizimoduak eta hurbileko saltegiak, bestak eta aisaldiak, tokian tokiko historioa eta ekonomia…

Galdeketa bati erantzun dute eta ondotik, Maitane eta Maiak, Euskal Kultur Erakundeko kideek, Hazparnen egindako lehengo zapatak aurkeztu dizkiete.

Erakusketa ikus daiteke Azaroaren 7-raino.

Les élèves de CM2 bilingues sont allés voir l’exposition ELEKETA à la médiathèque de Hasparren. Des membres de l’Institut Culturel Basque ont animé la visite en Euskara. Il s’agit d’une exposition multimédia avec des témoins locaux du Pays de Hasparren. Elle est visible jusqu’au 7 novembre.

Les commentaires sont fermés.