Rechercher

Urriaren 12an, CP eta CE1ko ikasle elebidunak Ospitalea, Irisarin kokatua den zentrorat, joan dira.

Bi animatzaile euskaldun han ziren euskal mitologiaren aipatzeko.

Lehenik Lurra ipuina entzun dute :  » Duela milaka eta milaka urte, ez zen ez eguzkirik, ez ilargirik eta jendeak ilunpean bizi ziren. Eta emeki emeki Amalur-ek Eguzkia eta Ilargia sortu zituen eta landareak, fruitu-ondoak, eguzki-loreak… ateratu ziren(…)« .  Beraz ixtorio horren ondotik, galdegina izan zaie haurrer, Irisariko etxe batzuetan eta hilharrietan sinbola batzuen atxemaitea : eguzkia, ilargia, izarra, oilarra… eta heien eguzki-lore marrazkiarekin etxerat sartu dira.

Gero, haurrek ainitz ipuin deskubritu dituzte eta parada izan da euskal herriko toki desberdinetan bidaiatzeko : Iratiko mendietan Tartalo berldurgarriarekin, euskal herriko oihanetan Basajaunarekin, Bidarraiko xokoetan « harpe saindua » deitzen den tokian Mari-rekin, Xiberuan den Altzai herrian herensugearekin edo Ligin den zubian laminekin…

Holako ateraldi batekin, ohartzen gira zoin aberatsa den gure kultura eta nola haurrek maite dituzten ipuin horien entzutea !

Le lundi 12 novembre, les élèves bilingues des classes de CP et de CE1 sont allés au centre Ospitalea d’Irissary pour aborder le thème de la mythologie basque. Ils ont ainsi voyagé à travers le Pays Basque en écoutant une variété de contes. Au travers d’une telle sortie, nous pouvons nous rendre compte combien notre patrimoine est riche et comment les enfants apprécient écouter ces histoires !