CM2ko haurrak Jondoni Jakobe Bidean

Joan den Udaberrian, Santa Teresa eskolako CM2koak beilarien urratsetan ibili gira. Bezkoitzeko eta Lekuineko CM2ko haurrekin baita ere Ursuia Kolegioko seigarrenekoekin joan gira Larribarretik Izura arte oinez. Aroa ez ginuen arras lagun, halere egun goxo bat pasatu dugu elgarrekin.

Geldialdi bakoitzean zerbait ikasi dugu. Lehenik, Gibraltareko hil harria ikusi dugu Uharte-Hirian, bide kurutze batean. Gaineko partea Larribarreko hilerritik heldu da eta Jondoni Jakoberen kurutzea zizelkatua da. Hor aurkitzen dira beilari lotuak diren seinaleak : kalabaza, makila eta maskorra.

Ondoko geldialdia Soiartzeko kaperan ginuen, Uharte-Hirian beti. Hor ikusi dugu beilariek heien oharrak kaier batean idazten dituztela. Guk ere mezu ttipi bat utzi dugu !

Eguerditan, Haranbeltzeko kaperaren kalostra azpian bazkaldu dugu. Erdi Aroa geroztik beilarien pausaleku bat zen zen eta Haranbeltzeko auzoan lau etxe badira. Monumentu Historikoa deklaratua, erretaula bat, tailu batzuk eta 18.mendeko margoak ikusten ahal dira kaperaren barnean.

Azkenean, Izuran arribatu gira. Hor ere Ospitale bat ikusi dugu, beilariak errezebitzen dituen etxe bat. Hor bukatu da gure beila. Autobusa hartu dugu berriz eskolarat sartzeko. Behar bada egun batez, beilariak bezala, Konpostelarat joanen gira…

Les commentaires sont fermés.