Rechercher

Martxoaren 29an CM2-koak joan gira Irisarrirat Aiherrako, Lekuineko eta Bezkoitzeko eskoletako CM1 eta CM2 -ko haurrekin eta Ursuia kolegioko seigarrenekoekin. Ateraldi horren gaia Euskal Mitologia zen.

Bi animatzaile bagenituen egun osoan.

 

Eguna hasi dugu ipuin batekin. Hor aipatuak izan dira Amalur, Eguzkilore…

Talde ttipiak egin ditugu Irisarriko karriketan eta etxeen ateburuetan sinboloak atxemaiteko: bihotza, eguzkia, izarrak, kakotsak, oilarra, aingeruak…).

Ondotik, bi taldetan, herrian gaindi ibili gira eta gune desberdinetan animatzaileek ipuinak kondatu dizkigute. Mitologiako pertsonaiak ezagutu ditugu: Herensuge, Tartalo, Mari, Laminak, Basajaun…

Eguerditan, denak elgarrekin plazan piknika egin dugu iguzkitara eta pilotan aritu gira ere bai ! 

Arratsaldean euskal mitologiako pertsonaier buruzko liburuxka bat osatu dugu eta bakoitzak hautatu pertsonai bat  behar ginuen marrazkitu afitxa kolektibo bat egiteko gisan.

Eguna bukatzeko, Manuk azken ipuin bat kondatu digu kanpoan eta eskolarat itzuli gira.