Rechercher

Azaroaren 19an, goizarekin, Sarde Sardexka elkartea eta Itzuli konpania eskolara jin dira “Erromako zubia” ipuin musikatu baten aurkeztera.CP, CE1 eta CE2ko ikasle elebidunek parte hartu dute ikusgarri honetan.

Euskal Hazia elkarteak du goiz hori antolatu eta ikusgarria baino lehen haurrek tailer batzuetan parte hartu dute :  “Elikadura eta kultur ondarea” zelarik gaia.

Talde baten animatzeko Sarde Sardexka-ko kide bat,Jenofa, jin zauku eta berak “Nor da nor” joko baten moduan landu du gai hori haurrekin. Beste talde baten animatzeko Arantxa, Euskal Haziko koordinatzailea, hor zen ere bai.

Tailer desberdin horien bidez, haurrek parada ukan dute gure Euskal Herriko animaleen arraza batzuen deskubritzea : hala nola Betizua, Euskal xerria, Manex buru beltza, sasi-ardia…. . Ondotik, Euskal Herriko laborantzako fruitu eta barazki mota batzuk ere ezagutu dituzte :  biper mota desberdinak, sagarrak,… Bukatzeko animale edo barazki horiekin egiten diren transformatutako mozkinen izenak ikasi ere bai : Kintoa xingarra, biper errautsa,  ahate gibel zezena, Irulegiko arnoa …

Goiza bukatu da beraz ikusgarri pollit batekin : “Erromako zubia” !

 Behin bazen mundu miresgarri bat nun denak bakean bizi ziren. Alta egun batez, sorgin batek erabaki zuen lurra berea zela eta zorte txarra bat bota zuen.Emeki emeki landare eta abere batzuk desagertzen hasi ziren. “Ezti” erle bat zen eta bere ahizpak desagertzen ziren bainan gau batez amets bat egin zuen eta ulertu zuen erromako zubia atxeman behar zuela. (….)

Aurkezpen bideo bat : https://www.youtube.com/watch?v=wL3nfqoPfvU&t=224s

Zinez, goiz aberats bat izan da gure ondarearen ezagutzeko ! Milesker handi bat Sarde Sardexka elkarteari, Itzulia konpaniari baita eta Euskal Haziari !

Le vendredi 19 novembre la troupe Itzulia et l’association Sarde Sardexka sont venus à l’école sensibiliser les enfants sur notre parimoine agricole (connaissance des différentes races locales et des produits locaux). La matinée s’est terminée par une histoire contée en musique “Erromako zubia”. Cette matinée a été organisée par Euskal Haziak. Un grand merci à eux tous !